Itzuli

Geroa Baik bere poza agertu du Trafiko eskumena blindatzeko Nafarroaren eta Estatuaren arteko akordioaren aurrean

Koalizioaren iritziz eskumen historiko hau lortzeko aurrerapauso bat gehiago da hau Nafarroak Foruzaingo integral bat eduki dezan

    Geroa Baik bere poza agertu du gaur Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren erreformaren proposamenerako Nafarroaren eta Estatuaren artean lortutako akordioaren aurrean, horrekin trafikoaren eskumena Foru Komunitateak berreskuratzea ahalbidetuko baita. Koalizioaren iritziz akordio hau “aurrerapauso bat gehiago da eskumen historiko honen berreskurapenean”.

    Halaber, Chivite Lehendakariak iragarritako epeak betetzea espero du Geroa Baik, horrela Nafarroan egin beharreko lege tramitazioa Sanferminen aurretik egin ahal izateko. Zentzu honetan, “prozesu hau amaitzearen” garrantzia azpimarratu du, “Trafiko eta Bide Segurtasun eskumena esklusiban eskuratuz eta Nafarroarentzako Foruzaingo integral bat edukiz”. Gainera, gai honen inguruan gaineratu duenez, “adostasun zabalak beharrezkoak dira, bai eta gure komunitatean eskuinak non kokatzen diren argitzea ere: autogobernuaren eta foruen defentsan edo beste interes politiko batzuen defentsan”.

    Zentzu honetan, erreforma honek Gorte Nagusietan edukiko duen tramitazioari erreparatu dio Geroa Baik, eta “PPk bere interes alderdikoiei begira prozesu hau oztopatzen saiatzea” kritikatu du ere.

    Azkenik, Geroa Baik berretsi duenez “gure autogobernuan sakontzen jarraitzeko beharra dago, Amejoramenduan jasota dauden transferentzien geureganatzean aurrera eginez, programa akordioak jasotzen duen moduan alegia”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko