Itzuli

Geroa Baik egonkortasuna, irmotasuna eta ardura eskatu dizkie erakundeei herritarrek behar dituzten egiturazko erreformei aurre egiteko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Sánchez Presidentearen iragarpenari erreparatu dio eta “egonkortasuna” eskatu die erakundeei, bai eta “herritarrek behar dituzten erreformei aurre egiteko aurrerapausoak” ere. Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ostean komunikabideei egindako adierazpenetan, Azconak “gauza bera” eskatu du Nafarroarentzako: “Egonkortasuna, irmotasuna eta ardura erakundeei, herritarrek behar dituzten erreformei aurre egiteko”. “Demokrazia hobe baterantz aurrerapausoak nahi ditugu, horrela egin dugu Nafarroan Geroa Bai Gobernu honetan dagoenetik eta ezberdinen artean lortutako gehiengoen garrantzia azpimarratzen dugu beti”, adierazi du.

    Beste gai batzuen artean, Israelek Gazan egiten ari duen genozidioa salatzeko aurkeztu den Adierazpen Instituzional proposamena aipatu du Geroa Baiko bozeramaileak, Mahai eta Eledunen Batzarraren bileran aztertu baita, nahiz eta onartua ez izan. 34.000 pertsona baino gehiago erail direla azpimarratu du Azconak eta Israelek korridore humanitarioak irekitzea eskatu du, bai eta bidaltzen ari den laguntza iristea ez eragoztea ere.

    Bestalde, koalizioak datorren osteguneko osoko bilkuran defendatuko dituen bi ekimenak aurkeztu ditu Geroa Baiko eledunak. Alde batetik, “Nafarroan 2015 urtetik hona burutu diren oroimen politika publikoak aitortzeko” Geroa Baik mozio bat defendatuko duela azaldu du. Azconak gogorarazi duenez, duela astebete Nafarroak garrantzia handiko pausoa eman zuen modu ofizialean eta lehen aldiz, poliziaren eta Estatuaren indarkeriaren 12 biktima aitortuz. “Pauso historikoa da Nafarroako gizartearentzat, eta horrekin Foru Komunitatea aitzindaria da berriro ere”, nabarmendu du. Baina, tamalez, aldi berean azpimarratu du “oroimenaren alorrean inboluzio antidemokratiko baten aurrean” gaudela, izan ere “Autonomia Erkidego ugari dira  Oroimen Historikoaren haien legeak deuseztatu eta murriztu dituztenak eskuin muturraren eskakizunekin bat”. Horregatik, oroimen historikoarekin konpromisoa biderkatzea beharrezkoa dela defendatu du, indarkeria guztien deslegitimizazioarekinanbizio handikoak izaten jarraitu behar duten erakundeekin, biktima guztiek egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko duten eskubidea bermatuz”. 

    Bestalde, Auzitegi Konstituzionalak isunei dagozkien Alderdien Finantzaketarako Legearen artikulu batzuk Konstituzioaren aurkakoak direla ebatzi ondoren, Geroa Baik mozio bat aurkeztu duela azaldu du Azconak. Bozeramaileak azpimarratu duenez beharrekoa da aurrera pauso bat gehiago ematea eta hautesle talde hauentzako gastu mugak arautzea, gaur egun ezin urriagoak baitira. 

    Azkenik, Azconak Cristina Ibarrola zoriondu du UPNko buru aukeratua izanagatik. “UPNko presidente moduan egindako bere lehen adierazpenetan izandakoa baino zorte handiagoa opa diogu, adierazpenok betikoaren betikoa izan baitira”, amaitu du deitoratuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko